Lan istripuan hil den oiartzuarra gogoraraziko dute bihar
Pasa den ostiralean hil zen Azpeitian, Mendiaraiz enpresan kamioi bat deskargatzen ari zela. Ezker abertzaleak elkarretaratzea deitu du.
Pasa den ostiralean 52 urteko oiartzuar bat hil zen lan istripuan, Azpeitian. Bidean Garraioak enpresako langilea zen, eta Mendiaraiz enpresan egiten ari zen deskarga lanak. Jardun horretan ari zela hil zen.
Lan istripuak salatu eta langile oiartzuarra gogorarazteko asmoz, bihar (asteartea, hilak 9) elkarretaratzea egingo dute Done Eztebe plazan. Ezker abertzaleak deitu du mobilizazioa, 19:00etarako.
2021 urtean Euskal Herrian hil den hamargarren pertsona da oiartzuarra.