[Trailerra] ‘Martxoaren 8ko hitzak’
Aurtengo martxoaren 8aren gaineko ikus-entzunezko erreportaje bat lantzen ari da HITZA, bi eskualdeetako elkarte eta talde feministekin. Ostiralean osorik ikusteko aukera egongo da.
Oarso Bidasoko HITZA aurtengo martxoaren 8aren gaineko ikus-entzunezko erreportaje bat lantzen ari da. Bi eskualdeetako elkarte eta talde feministekin bildu da, hain zuzen ere, Irungo Su Txikian eta Parean, Hondarribiko Emeki, Lezoko Emakumeen Taldea, Oiartzungo Feministen Asanblada, Pasaiako Harremantxo eta Errenteria-Oreretako mugimendu feminista dira protagonistak. Bideo luze honetan azken urtetako mobilizazioak gogoratuko dituzte emakumeek lehenik, eta pandemiak emakumeen egunerokoan izandako eraginaz eta aurtengo aldarrikapen egun bereziaz ere ariko dira.
Ostiralean argitaratuko du HITZAk dokumentala osorik, baina bitartean, aurrerapen bat ikusteko aukera dago. Hona Martxoaren 8ko hitzak izeneko dokumentalaren aurrerapena: