'We Love Jaione' webgunea sortu dute
Lezoarrak babes taldea du Ganten (Belgika). Webgunean, lezoarraren egoera zein den azaltzeaz gain, beste hainbat osagarri daude.
Jaione Jauregi lezoarrak arrastoa utzi du Ganten (Belgika). Hango lagunek, Espainiaratu eta espetxean sartu zutenetik (2020ko azaroan) haren aldeko jarduera asko egin dituzte. Horien artean berriena, atzo estreinatu zuten webgunea.
Bertan, Jauregiren gaineko informazioa emateaz gain, haren askatasuna eskatzeko agiria sina daiteke. Era berean, lezoarrari gutuna edo nahi dena bidaltzeko adina informazio dago. Gainera, Facebook taldea sortu dutela ere jakinarazi dute.
Testuak flandrieraz, ingelesez edo gaztelaniaz daude. Eta edukien artean, Jauregiren sukalde errezetak daude. Izan ere, lezoarrak Ganten izan bitartean sukaldari bezala lan egin zuen han. Bizitza publikoa egin zuen Belgikako Poliziak Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz atxilotu, eta Espainiaratu arte.