Pasa den ostiralean 52 urteko oiartzuar bat hil zen Azpeitian, lan istripuan. Ezker abertzaleak deituta, elkarretaratzea egin dute plazan.
MoreretaOn iniziatiba antolatu du lehenengoz aurten, Orereta Ikastolak. Orereta Ikastolak berak, Oiartzo ikastolak, hainbat eragile, udal ordezkari, langile eta gurasoek hartu dute parte. Martxoaren 8aren harira egin zuten atzo.
Bihartik aurrera, autobusa ez da Matteoko bidegurutzeko geltokian geratuko. Bai ordea, Intxixukoan. Orain dela aste batzuk hasi ziren jartzen.
Zaintzan ari diren migratutako emakumeak bizi duten egoera erdigunean jartzeko bi iniziatiba antolatu dituzte Errenteria-Oreretan: 'Mira' arte instalakuntza, eta gaiaren inguruan Olatukoopek egin duen dokumentala eta ondorengo mahai ingurua.
Sorkuntza kolektiboko murala osatu dute Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan, 'Ikusiko ahal gaituzte' titulupean.
Cia Goitiberak sortutako 'Amatxik dixit' antzezlana jokatuko dute igandean, eta Goiatz Labandibarren 'Salaketa'-ren irakurketa dramatizatua.
Lezoarrak babes taldea du Ganten (Belgika). Webgunean, lezoarraren egoera zein den azaltzeaz gain, beste hainbat osagarri daude.
Pasaiako EH Bilduk 'Arreta Gunea' izeneko egitasmoa jarriko du martxan hilabete honetan zehar. Larunbatean bizilagunekin batzarra egingo dute bilkideek.
Hilaren 21ean izango dira antzezlariak Juanba Berasategiko oholtzan. Sarrerak hamar eurogatik eros daitezke online edo leihatilan egunean bertan.
Datorren ostiraletik igandera arte Trintxerpeko Alkateordetzan izango da ikusgai, eta hurrengo asteburuan Donibaneko Arrantzaleen Kofradian.
Emakumeen Egunaren harira hainbat jarduera egin zituzten atzo Oiartzunen. Emakumeek egindakoari balioa eman zioten.
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak abiarazitako dinamika parte hartzailearen bigarren astea hasi da. Sare sozialetan egin daitezke proposamenak.
Igandean Irunen jokatu zen Euskadiko Neguko Ur Lasaietako Piraguismo Txapelketan ez zuten podiumean posturik lortu pasaitarrek.