Tona bat hondakin jaso dituzte Ugaldetxoko bi errekatan
Oiartzun ibaian eta Urdanitibar errekan hondakinak jaso dituzte udaleko langileek. Ingurua zaintzeko kontzientziatzea eskatu dute.
Udaleko langileek tona bat inguru hondakin jaso dituzte Ugaldetxo auzoko erreka bazterretan. Oiartzun ibaia zein Urdanitibar erreka garbitzen aritu dira atzo eta gaur.
Oiartzungo Udalak penatuta adierazi du oraindik denetariko hondakinak aurkitzen dituztela herriko hainbat paraje naturaletan. “Herritarrek gai honen bueltan kontzientzia hartzea espero dugu. Zaindu dezagun gure ingurua”, gaineratu dute.