[Dokumentala] 'Martxoaren 8ko hitzak'
Azken urteotako mobilizazio historikoak gogoratu, pandemiaren eragina aztertu eta aurtengo martxoaren 8aren gaineko gogoeta egin dute Oarsoaldea eta Bidasoko elkarte feministek. Oiartzungo Feministen Asanblada, Harremantxo, Lezoko Emakume Taldea eta Oreretako Mugimendu Feminista dira eskualdeko protagonistak.
Azken asteotan martxoaren 8aren gaineko dokumental lantzen aritu da HITZA, eta jada ikusteko aukera dago. Oarsoaldea eta Bidasoko elkarte feministekin bildu da, azken urtetako mobilizazio historikoak gogoratu, pandemiaren eragina aztertu eta aurtengo martxoaren 8aren gaineko gogoeta egiteko. Zehazki, Irungo Su Txikian (Maddalen Irastorza Oiarbide) eta Parean (Miren Lanz Solbes), Hondarribiko Emeki (Maria Jesus Berrotaran Etxeberria), Lezoko Emakumeen Taldea (Garbiñe Lozano Real), Oiartzungo Feministen Asanblada (Inexa Maritxalar Iraeta), Pasaiako Harremantxo (Udane Migeltorena Tolosa) eta Oreretako Mugimendu Feminista (Neka Tomasena Elorza) dira ikus-entzunezkoaren protagonistak.