[Galeria] XVI. mendeko dolarea, toki egokiago batera
1994tik udalaren biltegietan egon den dolarea Gordailuara eraman dute gaur goizean. Garmendi baserriko dolarea oso-osorik mantentzen da.
Iturriozko Garmendi baserriko dolarea Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gordailuara eraman dute gaur goizean. 1994an, baserrian obrak egin ondoren, udalari eman zioten dolarea dohaintzan.
Udalaren biltegietan egon da ordutik. Azkeneko aterpea Ibarren izan du, eta gaur bertatik eraman dute Irunera. Bertan baldintza hobeetan egongo da. Lekualdatzea egin behar zuten langileez gain, udaleko eta Gordailuako ordezkariak egon dira, baita iragorritarrak ere (Garmendi baserrikoak).
Dolarea oso-osorik kontserbatu da ordutik. Hori du ezaugarri bereziena, Gipuzkoan bakarra baita.