Puntetako bideko mendi magalean egonkortze lanak egingo dituzte
Donibaneko pasealekuaren hasieran izandako luiziengatik lanak egingo dituzte datorren astean zehar. Ibilgailuek ezingo dute igaro bertatik, oinezkoek bai.
Duela aste batzuk Donibaneko puntetako bidearen hasieran (Luis Tolosa etxearen ondoan) izandako luizia dela-eta, udalak Tesinsa enpresa kontratatu du mendi magala egonkortzeko tortsio hirukoitzeko sarea jartzeko. Obrak datorren astelehenean -hilak 15- hasiko dira, eta astebete inguruko iraupena izango dute.
Denbora tarte horretan, lanorduetan, ibilgailuak ezingo dira bertatik pasa. Oinezkoen pasabidea ahalbidetuta egongo da, arretaz betiere.