Kontxa Murgia omendu dute beste urte batez
Urtero egiten dute omenaldia Fato Cultural Daniel Castelaok eta Oiartzungo Udalak; egoerak hala bultzatuta, aurten, publikorik gabe egitea erabaki dute.
Kontxa Murgia omendu dute beste urte batez [Irudia: Oiartzungo Udala]. COVID-19 gaitza medio, aurten ekitaldi publikorik gabe, modu intimoan, omendu dute Kontxa Murgia oiartzuarra. Galiziako abertzaletasunaren aitzindaria kontsideratua da Murgia, eta Manuel Lekuona biblioteka izan zen haren jaiotetxea (Oiartzun, 1806-Santiago, 1854). Ohikoan, haren omenezko astea antolatzen dute, nahiz eta aurten, osasun egoerak hala bultzatuta, modu pribatuan ospatzea erabaki duten.
