COVID-19 tasak, gutxi, baina gorantz
Lezon, Errenteria-Oreretan eta Oiartzunen apal bada ere, baina gora egin dute azken egunetan 100.000 biztanleko tasek. Pasaian jaitsi egin da.
Astetik astera, pixka bat gora egin dute koronabirusaren tasek Oarsoaldean. Pasaian izan ezik, beste herrietan gorakada apala izan da.
Asteburuan (ostiraletik igandera), esaterako, 11 positibo gehiago atzeman dituzte Errenteria-Oreretan, hiruna Pasaian eta Oiartzunen, eta bakarra Lezon. Emaitza horiekin eta aurreko egunetakoekin horrela daude tasak herriz herri:
- Pasaia: 161 (joan den asteko igandean 215).
- Errenteria-Orereta: 77 (joan den asteko igandean 64).
- Oiartzun: 67 (joan den asteko igandean 48).
- Lezo: 49 (joan den asteko igandean 32).
Albiste honetako datuak Osasun Sailaren webgunetik hartutakoak dira.