Oiarperen asteburuko partiden emaitzak (2021-03-15)
Oiartzungo pilotariek dozena bat partida jokatu dituzte asteburuan, gehien-gehienak Madalensoron. Erdietan iritsi dira 22ra.
Oiarperen helduen taldea. Oiarpe pilota elkarteko kideek hamabi partidatan aritu dira asteburuan. Madalensoro pilotalekuan jokatu zituzten norgehiagoka gehienak —bederatzi—, baina kantxaren faktorea ez zen nahikoa izan garaipenen zakua betetzeko.
Izan ere, jokatutako partiden erdian iritsi ziren lan osoetara. Esteka honetan ikus daitezke emaitzak.
