Pasaiako kirol taldeen asteburua: ia guztiek galdu dute
Bi garaipen eta berdinketa bat futbolean; horiez gain, beste kirol talde guztiek ez dute punturik batu sailkapenean asteburu honetan.
Pasaiako kirol taldeei kosta egiten ari zaie martxoari aurrea hartzea, joan den asteburuan bi garaipen besterik ez baitituzte ekarri etxera. Horietan, futbolean, Gorengo Mailako Sanpedrotarra izan da kanpoko talde baten aurka irabazi duen bakarra, eta Gazteen Lehen Mailan Pasaiak Trintxerri irabazi dio (udalerriarentzat, berdinketa). Horrez gain, Lehen Erregionaleko trintxerpetarrek, behintzat, berdinketa lortu dute.
FUTBOLA
Hirugarren Maila
- Anaitasuna-Pasaia, 1-0.
Gizonen Gorengo Maila
- Sanpedrotarra-Oiartzun, 3-1.
Gizonen Lehen Erregionala
- Orereta Kafea-Sanpedrotarra B, 0-3.
- Trintxerpe-Astigarragako Mundarro, 2-2.
Gizonen Gazteen Ohorezko Maila
- Pasaia-Hondarribia, 0-3.
- Real Union-Trintxerpe, 5-0.
Gizonen Gazteen Lehen Maila
- Trintxerpe-Pasaia, 0-2.
- Sanpedrotarrak atsedena izan du asteburuan.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila (Udaberriko txapelketa jokatuko dute)
- Antxo AF B, datorren asteburuan hasiko dira lehian.
ESKUBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Ormaiztegi-Donibane, 38-21.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Donibane B-Txingudi, 27-33.
Gazteen Gipuzkoako Liga
- Donibane-La Salle, 19-15.
BELAR HOCKEYA
Gizonen Ipar Liga
- La Marinera-Pasaiako Trintxer, 3-1.