Altzate Bizirik plataformak erakusketa antolatu du
Altzate parean egingo dute erakusketa, Iztieta pasealekuan larunbatean 12:00etan.
Altzate Bizirik plataformaren erakusketa Foru plazan. Bertan ditu bulegoak Altzaten etxebizitzak egingo dituen promotorak. Altzate Bizirik herritar plataformak erakusketa egingo du larunbatean 12:00etan Iztieta Pasealekuan. Altzate eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua martxan da, eta espazio hori herritarrentzako parke eta berdegune bihurtzea eskatzen dute plataformatik. Erakusketaren bidez, eremu horretan etxebizitzak eraikitzeak izan ditzakeen ondorioak jarri nahi dituzte agerian.
Besteak beste, udal txostenak aipatu ditu Altzate Bizirik plataformak, “Altzate urez bete daitekeela onartu du udalak bere txostenetan, eta itsasoaren goraldi baten aurrean, arrisku eremu gisa du markatuta; hala ere, eremua urbanizatzeko asmoarekin jarraitzen du”.
