Honakoak dira aurrekontu proposamen horren ezaugarri nagusiak: 55,2 milioi euro eta 50etik gora ekintza.
Azokatik ekingo diote bideari 11:30ean arrazakeriaren eta xenofobiaren kontrako pausoak emanez. Donostiako Boulevardera arte joango dira.
Onuradunek osatzen duten bizikidetza unitateko diru sarrerek ezingo dituzte udalak ezarritako mugak gainditu. Eskaerak apirilaren 12ra arte aurkez daitezke.
Euskal Herriko bizileku txikien gaineko ‘online’ dokumentazioa elikatzeko ahalegina da Wikikunde. Euskarazko Wikipedian ezaguera hori jasotzea euskal kulturaren berme izan liteke gerora.
Lau igoera zituzten jokoan EPLE eta Batzokiko KT elkartutako klubetako pilotariek, eta lautik hiru poltsikoratu dituzte.
Sei urte eta erdiko espetxe zigorra Errenteriako gizon bat bahitu zuten lau laguni.
Mikel Esnaola izan zen B Saileko garailea, Inge Olaizolaren eta Dabel Castilloren (Pasaia) aurretik. D Sailean, Ane Jaunarena bigarren.
Udalaren kudeaketarako ezgaitasuna agerikoa dela iritzi diote eta barruti bakoitzaren gabeziekin zerrenda osatu dute; zikinkeria eta aparkalekua aipatu dituzte.
Marina Sagastizabal eta Miren Arangurenek hitzaldia emango dute gaur arratsaldean, udaletxeko pleno aretoan, jarduera feministen barruan.
Orain arte parte hartutako Gipuzkoako txapelketetatik domina-uzta ugariena lortu dute. Saritutako gehienak emakumeak izan dira.
Asteburuak txistu doinuz alaitzen dituzte Udal Txistulariek hutsik egin gabe.
Hitzarmenaren harira, furgoneta berria jarri du kontzesionarioak arraun elkartearen eskutan, eta atzo egin zuten giltza emate ekitaldia Berri Motorren Oiartzungo egoitzaren aurrean.