Asteburu ia perfektua EPLE eta Batzokiko klubetako pilotarientzat
Lau igoera zituzten jokoan EPLE eta Batzokiko KT elkartutako klubetako pilotariek, eta lautik hiru poltsikoratu dituzte.
Lau igoera zituzten jokoan EPLE eta Batzokiko KT elkartutako klubetako pilotariek, eta lautik hiru poltsikoratu dituzte. Asteburua, beraz, bikaina pilotarientzat. Batzokiko palisten garaipena gomazko paletan final laurdenetan; Errenteriakoak etxean jokatu zuten, Agustina Otaola Raketista Profesionala pilotalekuan, eta 25-15 utzi zuten markagailua.
Ligaxka fasea partidarik galdu gabe egin dute, eta final laurdenak irabazita datorren denboraldian Bigarren Mailan ariko dira. Finalerdiak bi itzulerara jokatuko dituzte asteburuan hasita Lagunak 1 taldearen aurka.
Urmeneta eta Arangurenentzat ere garaipena ostiralean etxean jokatutako partidan, eta eskuz binakako Lehen Mailako finalean sartzeaz gain, hurrengo denboraldian Ohorezko MAilan aritzeko txartela eman die garaipen horrek. 22-18 amaitu zuten partida tentsio eta distira gutxirekin jokoan zegoenari erreparatuta.
Eskuz Binakako bigarren mailako finalerdian garaipena 13-22, Aranburu eta Odriozolarentzat Lasarteko pilotalekuan. Garaipenak Lehen Mailan jokatzera eramango ditu datorren denboraldian. Odriozola jaun eta jabe izan zen atzeko koadroetan, eta Aranburuk ohiko maila eta erregulartasuna erakutsi zituen.
Ezin izan zuten Errenteriako pilotariek, zoritxarrez, garaipen plenoa osatu; Taberna eta Mitxelenak galdu egin zuten Amezketan 22-17. Tolosa 2ko pilotariek beren alde jarri zuten partida azken takadan.
ESkuz binakako finalak Amezketako Larrunarri pilotalekuan jokatuko dituzte asteburuan. Urmenetak eta Arangurenek Mundarro izango dute aurkaria eta Aranburu eta Odriozolak, Lapke.
Lortutako emaitza bikainak Errenteria-Oreretako pilota taldeen erreferentzialtasuna agerian utzi dute, beste behin ere.