Lezoko dantzariak, bikain Legazpin
Mikel Esnaola izan zen B Saileko garailea, Inge Olaizolaren eta Dabel Castilloren (Pasaia) aurretik. D Sailean, Ane Jaunarena bigarren.
III. Gazteen Gipuzkoako Aurresku Txapelketako lehen kanporaketa jokatu zen Legazpin joan den larunbatean. Bertan, Lezoko dantzariek lan bikaina egin zuten.
B Sailean, Mikel Esnaola lezoarra izan zen irabazle. Haren atzetik sailkatu ziren Inge Olaizola lezoarra, eta Danel Castillo pasaitarra. D Sailean, berriz, Eneko Etxaniz (Elgoibar) irabazlearen atzetik geratu zen Lezoko Ane Jaunarena.