Txistu doinuak Iztieta, Olibet eta Ugarritzera
Asteburuak txistu doinuz alaitzen dituzte Udal Txistulariek hutsik egin gabe.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2018/06/txistulari-taldea__txistu3_920.jpg)
Asteburuak txistu doinuz alaitzen dituzte Udal Txistulariek hutsik egin gabe. Asteburu honetan ere hala izango da, eta 09:00etan Herriko Plazatik abiatuta, Izteita, Olibet eta Ugarritze auzoetara eramango dute musika bizilagunen gozamenerako. Amaitu, Herriko Plazan egingo dute
Bi doinu aukeratu dituzte Jose Ignacio Ansorenak moldatutako J Beobideren Txistulari, eta Ansorenaren Uso zuria.
Diana igandean izango da, ohi bezala.