Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaKultura

[Erreportajea] Pauso handiak txikitasunetik

Euskal Herriko bizileku txikien gaineko ‘online’ dokumentazioa elikatzeko ahalegina da Wikikunde. Euskarazko Wikipedian ezaguera hori jasotzea euskal kulturaren berme izan liteke gerora.

Oiartzungo Iturriotz auzoak bi lerro besterik ez ditu Wikipedian. Dorrea da tokiko historiaren gordailuetako bat. Argazkia: Andoni Canellada/FOKU.
Olaia Gerendiain
Oiartzun
2021/03/16

“Zergatik dago nire bizitokiari buruzko hain informazio gutxi euskarazko Wikipedian? Bada, inork ez duelako idatzi”.

Testuinguru horren barruan, eta hori eraldatzeko xedez, jaio da Wikikunde, Euskal Herriko populazio unitate txikiak dokumentatzeko ahalegina: orri berriak sortu, ilustratu eta datu gehiagoz hornitzeko egun badirenak.

Proiektuaren bultzatzaile Aintzane Muguruzak azaldu du euskal auzune, kontzeju eta bizitoki txikien gaineko informazioa urria dela oso: “Ikusi genuen Euskal Wikipedian asko dagoela oraindik lantzeko arlo gehienetan, auzo txikietako informazio asko falta delako gurean”.

Izan ere, herri handien gaineko ezagutza idatzia gutxika osatuz badoa ere, Euskal Herrian dozenaka, eta are, ehunka toki dira, herriguneetatik kanpo egonik, apenas dutenak informaziorik Wikipedian.

Muguruza sinetsita dago baserri-auzo eta herrixkak ez direla anekdotak euskal kultura, historia eta geografian; aitzitik, horren altxor eta etorkizuneko berme ere badirela uste du, eta hortaz, Wikipedian egoteko merezimendua badutela.

Nondik hasi, baina? Oraingoz, Hego Euskal Herrira mugatu dute ahalegina, “baliabide faltagatik eta aurrekontua txikia delako”, aitortu du Muguruzak. Dena den, Euskal Herri osora zabaltzea da ideia: “Espero dugu Iparraldeko jendea ere animatzea eta modu horretan Euskal Herri osora zabaltzea elkarlana”.

Gipuzkoan hautatu dituzte, dagoeneko, saiakeraren aitzindari izango diren bi herriak: Oñati eta Oiartzun, hurrenez hurren.

Bi informatzaile mota
Joan den astean izan ziren Araotzen ikertzaileak: “Oñatiko auzo bat da, baina izaera eta nortasun berezia duena, oso aparte baitago eta auzo txiki asko baititu barruan”.

Euskarazko Wikipediak aipatzen ditu auzo horiek, baina oso gainazaletik: “Ez dago historiarik, argazkirik, ez da ikusten noiz ospatzen dituzten jaiak, nolakoa den eliza…”. Bizigune txikiago horien orrialdeak, sortuta daudenetan behintzat, ia zurian daude.

Barne huts horiek hornitzeko auzolana sustatu nahi du egitasmoak, eta zeregin horretarako elkartu ziren Oñatin bertako bizilagun batekin.

Muguruzak aitortu du edonor izan daitekeela proiektuaren parte nahiz elikatzaile, eta, horretarako, informatzaileen bila dabiltzala. Horien artean bi mota bereizi ditu:

Batetik, “teknologian eskarmenturik ez duen jendea” hartu du ahotan; horiek ahoz aho eta belaunaldiz belaunaldi besterendu dituzte biziguneen tradizio, usadio eta ondarearen ezaguerak. Jakintza hori ahanzturan geldi ez dadin, partekatzera animatu ditu Muguruzak auzo txikiei ekarpenen bat egin diezaioketen guztiak, hutsala badirudi ere.

Beste kolaboratzaileak Wikipedian ibiltzeko eta bertan edukia sortzeko gaitasuna dutenak lirateke. Horiek, oinarrizko gaitasun teknologikoa izateaz gain, baldintza bakarra bete behar dute: “Gure historiaren eta ondarearen gainean interesa edukitzea”.

Izan ere, horren araberakoa da gakoa. Nahi horretan, badirudi Gipuzkoa dela lurralde historikoen artean bidea gehien zelaitua duena, bi arrazoirengatik. Alde batetik, antolaketa demografikoagatik. “Hemengo herriak, gehienetan, herriguneak izaten dira, eta, gero, baserri solteak, baina askotan ez dituzte auzo txikiak osatzen”.

Horrez gain, Gipuzkoazentrismoa aipatu du Wikikunderen sortzaileak, haren hitzetan inkontzienteki gipuzkoarrek badutelako euskal kultura eta euskara zaintzeko “nolabaiteko arreta edo kontzientzia gehiago”; horregatik, hain zuzen, informazio dokumentazio gehiago dago Euskal Wikipedian probintzia horrena besteena baino.

Horren garrantzia balioetsi du Muguruzak, hizkuntza eta unibertso birtuala uztartzeak ere egiten baitio ekarpena kulturari: “Esan ohi dute euskarak Interneten duen presentzia handia dela hiztun kopuruarekin alderatuta, baina hori zaindu egin behar dugu”.

Zenbat eta dokumentazio anitz, landu eta aberatsagoa egon euskaraz, orduan eta zimendu sendoagoak egongo dira: “Horrek ematen diolako euskarari nahiz proiektuari gure historiak eta sustraiek etorkizunean bizirik irauteko bermea”.

Berme hori ahoz aho eratu nahi dute, baserri auzo txikienetik, kontzeju, elizate, auzune eta orotariko bizilekuetara, horien nortasuna jaso eta euskal kultura aintzatesteko.

Wikikunde arrakastatsua izan dadin elkarlana funtsezkoa dela aitortu du Muguruzak, “ezagutza hori guztia, tradizioak eta historia ez galtzeko; ez baitira iragana, oraina dira, eta geroa izan behar dute”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.