Bisitari berezia izan du gaur Oiartzun ibaiak
Marrazo bat azaldu da Oiartzun ibaian, Iztieta pasealeku parean.
Oiartzun ibaiak bisitari berezia izan du gaurkoan. Marrazoen familiako kide bat izan da Iztieta pasealekutik doan Oiartzun ibaiaren ibilguan lasai aritu da gora eta behera. Argazkiak Txapu Altuberenak dira. Berak eman du bisita bereziaren berri Facebook bidez.
Aniztasuna ezaugarria du Errenteria-Oreretak, eta aniztasun horretan antza, marrazoek ere badute lekua.