Fanderiako errotaren eskutik, bi proposamen
Igandean Oiartzun ibaiaren urak aztertuko dituzte bertaratzen direnek.
Hilabete honetarako bi ekintza antolatu ditu Fanderiako Errotak. Igandean izango da lehena. Egun horretan, Uraren Nazioarteko Eguna izango da eta horrekin lotuta Oiartzun ibaiaren urak aztertzeko ekintza antolatu du Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak.
Doako jarduera izango da publiko zabalari begira, eta talde txikitan egingo dute.
Hurrengo hitzordua, hilaren 28an egin du Fanderiako Errotak. Egun horretan, irina egingo dute.
Ekintzetan parte hartzeko izena eman behar da aurrez 690 72 02 64 telefono zenbakira deituta edo e-postaz. Ordutegiak jendearen izena ematearen arabera zehaztuko dituzte.