Milioi bat utzi du loteriak Trintxerpen, billete bakarrean
Azkuene kaleko Odrietxe liburu-dendak saldu du txartela. Saridunak milioia kobratuko du bost euro inbertituta apustu bakarrean.
Atzo egindako El millon de euromillones zozketak 1.000.000 euro utzi ditu Trintxerpen, Azkuene kaleko Odrietxe liburu-dendak banatutako billete batean. Saridunak milioia kobratuko du bost euroren truke erositako txartelagatik.
Sari honekin seigarren aldia da 2016tik -orduan hasi zen zozketa hori- Gipuzkoan milioiaren irabazle izan den billete bat saldu dena.