
Ikasketa prozesuan zein hizkuntzarekin laguntza ematen diete ikasleei boluntarioek.

Mater Ontzi Ekoaktiboak antolatuta, auzolana egin dute Oiartzun ibaian. 26 boluntarioren artean jaso dute zaborra.

Berdelari "azaltzea" kostatu zaiola eta antxoa "gure kostan gutxi" ikusi dutela adierazi du Eugenio Elduaien Gipuzkoako Kofradietako presidenteak

Herriko bandera eman dio Errenteriako Udalak Realari. Helburua, apirilaren 3an Sevillan jokatuko duen partidan errenteriarren babesa eta animoak bertatik beratara sentitzea da.

1984ean tiroz erail zituen Espainiako poliziak Komando Autonomo Antikapitalisten kideak Donibanen. Biktimak omentzeko hainbat ekintza antolatu dituzte.

VI. Kirol Saria nork eramango duen proposa ditzakete herritarrek, apirilaren 13ra arte. Aurtengo Kirol Astea maiatzaren 8tik 15era izango da.

Basoen Nazioarteko Eguna ospatu zen atzo, eta horren bezperan, Lezo eta Orereta batzen diren Altzate eremuan ekitaldi erreibindikatiboa egin zuten hainbat herritarrek.

San Juan, San Pedro eta Illunbeko batelek onena eman dute ligako lehen jardunaldietan, Trintxerpen eta Donostian izandako estropadetan.

Bilera egingo dute iaz jaiotako umeen gurasoekin, haur eskolan. Datorren asteazkenean bilera eta ate irekien jardunaldia egingo dute.

Lau Haizeta parkeko landaredia modu egokian kudeatzen ote den jakiteko intsektu polinizatzaileak kaltetu gabe, egin dute azterlana, eta batez ere landare ebaketa selektiboetara bideratu du kezka nagusiki, udalak.

Kontratuetatik 22 postu publikoak dira eta beste 8ak sektore pribatukoak. Ia 140.000 euroko aurrekontua izan du planak eta emakume gazteak lehenetsi ditu.

Herriko hainbat eragilek bat egin dute mobilizazioarekin. Udalbatzak Amazonen gaineko mozioa aztertuko du osteguneko osoko bilkuran.

Futbol talde nagusiek, partida onak jokatu arren, ez dute etxetik kanpo punturik urratzea lortu. Areto futboleko taldea, indartsu.

Pasaiako kirol taldeen egoerak oso desberdinak dira. Batzuk lehen fasea amaitu dutelarik, beste batzuk hasi berri dira lehian.

Emanaldiak, apirilaren 8tik 16ra eta 16tik 18ra egingo dituzte. Egun bakoitzeko bi emanaldia: 16:30ean eta 19:00etan.