Errenteriaren babesa jaso du Realak
Herriko bandera eman dio Errenteriako Udalak Realari. Helburua, apirilaren 3an Sevillan jokatuko duen partidan errenteriarren babesa eta animoak bertatik beratara sentitzea da.
Herriko bandera eman dio Errenteriako Udalak Realari. Helburua, apirilaren 3an Sevillan jokatuko duen partidan errenteriarren babesa eta animoak bertatik beratara sentitzea da. Klubak ezingo du zaleen berotasun hori lehen eskutik jaso COVID-19aren pandemia dela eta, eta horren harira Gurekin kanpaina abiatu du Realak, gipuzkoarren babesa sentizteko zelaian.
Kanpainaren barruan, Gipuzkoako herri guztietako banderak bildu nahi dituzte Sevillara eramateko. Hala, Realeko autobusa kanpainarekin bat egin duten herrietatik pasatzen ari da, bertako bandera jaso eta Realaren beste bat emateko, eta gaur Errenteria-Oreretan izan da autobusa. Hamarrak eta laurden aldera heldu da Errenteriako Zumardi parera, Agirre Lehendakariaren plazara zehazki, eta bertan egindute bandera jasotze ekitaldia.
Errenteriako bandera Ramon Snachez Pizjuan zelaian izango da apirilaren 3an Realeko jokalariak animatzen; eta egunotan, Realeko banderak ongietorria egingo die bertaratzen diren guztiei, herriko sarrerako biribilguneko mastan jarriko duelako udalak.