Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

37 urte Pelu, Kurro, Pelitxo eta Txapas erail zituztela

1984ean tiroz erail zituen Espainiako poliziak Komando Autonomo Antikapitalisten kideak Donibanen. Biktimak omentzeko hainbat ekintza antolatu dituzte.

Agerraldia egin dute gaur goizean Azpeitian senide eta omentzeko ekintzen partehartzaileek.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2021/03/22
Pasaiako sarraskia, segada, badia

Pasaiako sarraskia gertatu zen tokia, Donibanen

Gaur, martxoak 22 dituenean, 37 urte bete dira Espainako poliziak Pasaiako sarraskia burutu zuela. Balaz josi zituen gau hartan Donibanen, Pasaiako segadan, Komando Autonomo Antikapitalisten taldeko kide Kurro, Pelu, Pelitxo eta Txapas.

Eraildakoen omenez eta gertatutakoa ahanzturan geldi ez dadin, agerraldia egin dute gaur goizean senide diren Peio Aizpuru eta Arantxa Isartek, Tasio Arrizabalaga Egiari Zor fundazioko kideak, eta urteurreneko ekitaldian parte hartuko duten Jotakie taldeko Manolo Azpitartek eta Jose Luis Otamendi idazleak.

Egiari Zor taldeko kideak hartu du lehen hitza, 1984. urtean Pasaiako Sarraskian hildako Pedro Mari Isart Pelitxo, Rafael Dalas Txapas, Dionisio Aizpuru Kurro eta Jose Mari Izura Pelu gogora ekarriz. Aizpururen anaiak estatuaren inpunitatea salatu du Rosa Jimenoren atxiloketarekin hasitakoa amesgaiztoagatik: “Ikerketa abiatu zuen epaileak, polizi bat bera ez zuen deklaratzea deitu. Rosaren torturagatik inoiz ez da diligentzi bat bera egin”.

Lau horiei laurogeiko hamarkadan heriotza eman izana kasu bakana ez dela ohar egin du Egiari Zorrek: “Estatuak baliatutako biolentziak oso anitzak izan dira. Zuzenean, batzuetan; eta zeharka, besteetan. Eta indarkeria horiek eragin dituzten biktima gehienek ez dute aitortzarik, egiarik, justiziarik edo erreparaziorik jaso”.

Egiaren bidetik, datorren asteazkenean, -hilak 24-, Egia Jakiteko Eskubidearen Nazioarteko Eguna dela ekarri du gogora. Biktimei errekonozimendua emateko lanean ari da fundazioa, Jaurlaritzaren 12/2016 Legeari esker orain, azken horrek babes juridikoa eta aitortza ematea baitu helburu, Euskal Herrian 1979 eta 1999 urteen artean Estatuak eragindako biolentziaren biktimei. Aitortza hori eskuratzeko eskaerak abendura arte aurkez daitezke.

Arrizabalagak dei egin die hildako biktimaren baten senide, torturatu, zein zaurituei euren bizipenak salatzeko eskaerak tramitatzeko; esaterako, Pasaiako sarraskian hildakoen senitartekoek aurkeztu dituzte dagoeneko haienak. Horretarako, Egiari Zorri posta elektronikoz mezu bat idaztea nahikoa da, edo 944 04 53 63 telefonora deituta harremanetan jartzea.

Egitaraua
Urteroko legez, urteurrenaren harira, eraildako senideak oroitu eta Pasaian gertatutakoa argitzeko eskatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte:

  • Hil honetan zehar hainbat mural margotuko dituzte.
  • Gaurtik hilaren 28ra erakusketa eskainiko dute Betharram aretoan (Hondarribia).
  • Gaur, hilak 22, 19:00etan lore eskaintza egingo dute Enparan dorretxearen (Azpeitia) atzealdean, lau eraildakoen omenez jarritako monolitoan.
  • Hilaren 27an, larunbata, 18:00etan ekitaldi nagusia egingo dute Azpeitiko Azoka plazan. Azken honetan beste hainbat biktima ekarriki dituzte gogora: “Gurea inondik inora ere ez dela estatu indarkeriaren kasu isolatu bat jakitun, oraindik desagertuta dagoen Jose Migel Etxeberria  Naparra-ren anai Enekok hartuko du parte Egiari Zorreko ordezkari gisa”. Aurkezle gisa Eneritz Arzallus arituko da Jose Luis Otamendik egindako gidoian oinarrituz, eta azkenik Jotakiek bere musikaz borobilduko du ekitaldia.

 

Erlazionatutako edukia[Erreportajea] Aitortzaren argia, ahanzturaren kutxa gotorrari
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.