Artearen bidez sanpedrotarren sareak berraktibatuko dituzte
'La motora: antzerki-dantza tailerrak' martxan dira 18 urtetik 99ra arteko sanpedrotarrentzat. Saioak astearteetan izango dira, 17:30ean.
La motora: antzerki-dantza tailerrak martxan dira eta sanpedrotarren babesa biltzen ari dira. Artearen bidez auzo sareak berraktibatzeko saiakeran 18tik 99ra arteko bizilagunek parte har dezakete, eta horretarako jende bila dabiltza.
Antzerkia eta dantza uztartzeko tailerrak astearteetan egingo dituzte, 17:30etik 19:00etara, apiriletik uztailera. Iniziatiba Adinkide GKE-ak abiarazi du, Pasaiako Udalaren magalpean, eta parte hartzeko haiekin jarri beharko dira harremanetan interesdunak, posta elektroniko bidez edota 650 48 11 38 telefono zenbakira deituz.