Bi urte bete ditu Emakumeen Etxeak. Urteetako ametsa, 2019ko martxoaren 23an bihurtu zuten errealitate, eta emakumeen topagune bilakatu zen, konplizitate eta babesgune, hausnarketa espazio. Ibilbide laburra baino oparoa izaten ari den zalantzarik ez da, eta horren erakusle, gaur aurkeztu duten Emakumeen Etxearen lehenengo memoria.
Mozioa aurkeztu du osteguneko udalbatzarrean azter dadin. "Urte asko dira, gehiegi, herritarrak portuak eragiten dituen kalteak pairatzen ari direla".
PSE-EE, EAJ eta Podemosek barrutian agertutako pankartak "erabat gaitzesgarriak" direla salatu dute. Otermin alkateordeari elkartasun keinua egin diote.
Urtebete da COVID-19a gurera heldu zela. Zein eragina izan duen, nola aldatu dituen ohiturak, eta txar guztiaren artean zer edozer positiborik izan ote duen jakin nahi izan du HITZA-k. Horretarako, Oarso eta Bidasoko herrietako herritar banarekin hitz egin du, eta erreportaje berezia osatu arlo ezberdinetan diharduten herritarrekin.
Euskal dantza tradizionalak ezagutarazteko webgune forma duen unitate didaktikoa jasota dago ‘www.hasidantzatzen.eus’ euskarri digitalean. Salamancak horren gidaritzan parte hartu du.
Igandekoarekin, azken 20 urteetan zortzi sute handi izan direla nabarmendu du Eguzkik. Erakundeei Natura 2000 Plana aplika dezatela eskatu diete.
Apirilaren 3rako (larunbata) deitu dute ibilaldia Oiartzungo Done Eztebe plazatik abiatuko dira partaideak, Bianditz aldera.
'La motora: antzerki-dantza tailerrak' martxan dira 18 urtetik 99ra arteko sanpedrotarrentzat. Saioak astearteetan izango dira, 17:30ean.
Realak abiatutako 'Gurekin' kanpainaren barne, Gipuzkoako udalerrietako bandera bana jaso eta eman du klubak. Pasaian elkar trukea egin dute dagoeneko.
Sarek eta Oiartzungo Asanblada Feministak antolatuta, solasaldia antolatu dute ostegunerako. 24 emakumek parte hartuko dute. Gonbidapenak badaude.
'Nire amaren biografia' izeneko liburua aztertuko dute Irakurketa Taldekoek. Datorren hilerako, Unai Elorriagaren 'Iturria' irakurriko dute.