Oarsoaldeko Ernaik mendi martxara deitu ditu gazteak
Apirilaren 3rako (larunbata) deitu dute ibilaldia Oiartzungo Done Eztebe plazatik abiatuko dira partaideak, Bianditz aldera.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2021/03/ernai-mendimartxa.jpeg)
Oarsoaldeko Ernaik mendi martxara deitu ditu gazteak apirilaren 3rako, Aberri Egunaren testuinguruan. Bianditzera ibilaldia egingo dute.
Martxa 08:45ean dira hastekoak Oiartzungo Done Eztebe plazatik. Ez gaude inoren zain, #gazteokindependentzia leloa hautatu dute egunerako.
Oarsoaldean bezala, Euskal Herriko beste hainbat eskualdeetan ere egingo dituzte antzeko tankerako ibilaldiak.