Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Emakumeen Etxearen memoria osatzen hasi dira bi urte bete dituenean

Bi urte bete ditu Emakumeen Etxeak. Urteetako ametsa, 2019ko martxoaren 23an bihurtu zuten errealitate, eta emakumeen topagune bilakatu zen, konplizitate eta babesgune, hausnarketa espazio. Ibilbide laburra baino oparoa izaten ari den zalantzarik ez da, eta horren erakusle, gaur aurkeztu duten Emakumeen Etxearen lehenengo memoria.

Emakumeen Etxeak bi urte bete ditu; ospatzeko lehen memoria aurkeztu dute.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/03/23

Bi urte bete ditu Emakumeen Etxeak. Urteetako ametsa, 2019ko martxoaren 23an bihurtu zuten errealitate, eta emakumeen topagune bilakatu zen, konplizitate eta babesgune, hausnarketa espazio. Ibilbide laburra baino oparoa izaten ari den zalantzarik ez da, eta horren erakusle, gaur aurkeztu duten Emakumeen Etxearen lehenengo memoria. Itziar Ostolaza Berdintasun Zinegotziak, eta Olatz Arbelaitzek eta Anabel Barcena Emakumeen Etxearen izenean aurkeztu dute 2019ko martxotik 2020ko uztailera arte bildu duten memoria hori, Emakumeen Etxean bertan gaur arratsaldean.

Ospakizunerako betarik ez du eman egungo pandemia egoerak, baina ospatzeko moduko urteurrena den, handiki gainera, zalantzarik ez da. Xumetasun horren barruan, eskerrak eman dizkie Ostolazak eta aitortza egin, Emakumeen Etxeari eta hori posible egin duten emakume guztiei, “aspaldiko ametsa zenuten espazioa, Emakumeen Etxea egi bihurtu duzuen guztioi, eta amets hori eta etxea bizirik mantentzen duzuen guztioi. Mugimendu Feministaren urtetako lanaren eta borrokaren legatuaren erronka jaso zuen udalak eta etxea egi bihurtu”. Beharrezkotzat jo zuen mugimendu feministak emakumeen etxea bezalako espazioa eta behar hori frogatuta gelditu da bi urteetako ibilbideari eta jaso duen erantzunari erreparatuta, “beharrezkoa da egun, eta beharrezkoa izango da etorkizuneko emakume belaunaldi berrientzat. Eskerrik asko egiten ari zareten bidea eta lanarengatik, hori gabe, etxea hau utopia izango litzatekeelako”.

Memoria ez duena ez da. Horregatik memoria baten garrantzia, bizirik dagoela, edota inoiz bizi izan zela memoriak baieztatuko baitu. Jakitun da Mugimendu Feminista, eta Emakumeen Etxeak bere lehen hamasei hilabetetako memoria du. Datuak bildu dituzte bertara, baina horietaz gain, datu gordinek biltzen ez dituzten bizipen ugari ere utzi dituzte bitarte honetan Emakumeen Etxetik pasatakoek.Hasieratik erabakia zuten memoria gorde eta islatu behar zutela eta bertan lehen hamasei hilabetean gertatu denaren argazkia osatu dute.

Inauguratu zuteneko usain bera sumatzen da bi urtera emakumeen Etxean; egur usaina eta goxotasuna. Espazio segurua, erosoa, denen neurrira eraikitakoa eta abegikorra da. Bertan diren besaulki eta eserlekuek iradoki duten erosotasun bera sentitzen da bertara sartzean, lasaitasuna. Memorian jasotako epean 1.460 herritar bildu dira ekintza ezberdinetara. Lehen hamasei hilabetetan gainera, 300 herritarri egin die harrera, eta orientabide juridikoaren eta norbanakoaren jabekuntza gunea zerbitzuen bidez 83 emakume artatu ditu 174 hitzordutan. Datu kezkagarriak ere utzi ditu ibilbideak, izan ere, bi azken zerbitzu horietan artatu dituzten 83 emakumeen artetik %57 indarkeria sufritzen duelako. Itxaropenerako datua ere bada, finean, etxea erreferentzia gune bilakatu delako indarkeria matxista sufritzen duten emakume horientzako. Bada zerbait. Erabiltzaile horiek, gainera, bataz beste 43 urte dituzte.

Eskola Feministan ere eragina izan du Emakumeen Etxearen irekierak; gora egin du parte hartzaile berrien kopuruak, baita haien jatorria ugaritu ere, “bertan parte hartzen duten emakume gehienak ez dira sentitzen etxearen parte, eta hori erronka bat dugu—esan du Arbelaitzek—baina feminismora, feminista sentitzen ez den jendea gerturatzea lortu dugu, bestalde”. Eskola Feministan parte hartzen duten emakumeen  %55a 46-65 urte artekoa da.

Pandemia heldu eta bizitzak irauli aurretik ekintza egitarau oparoa hartu du etxeak, 41 ekintza guztira: 33, 2019ko martxotik abendura eta 8, 2020ko  urtarriletik martxoaren 7ra arte.

Zalantzarik ez da: Emakumeen Etxea erreferentzia espazioa bihurtu da ibilbide laburrean. Lehen memoria aurkeztuta, bide luzea duela etxeak aurretik argi dago, luzea eta garrantzitsuena dena, oparoa.

Amaitzeko gogora ekarri dute ateak zabalik dituela etxeak astelehen eta ostiraletan 09:00etatik 13:00etara, eta asteartetik ostegunera, 16:00etatik 20:00etara, Txirrita Parkean. Telefono zenbakia 943 44 96 30 da eta e-postaz ere egin daiteke harremana.

Memoria txostena hemen irakur daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.