Oarsoaldeko Ernaik mendi martxara deitu ditu gazteak
Apirilaren 3rako (larunbata) deitu dute ibilaldia Oiartzungo Done Eztebe plazatik abiatuko dira partaideak, Bianditz aldera.
Oarsoaldeko Ernaik mendi martxara deitu ditu gazteak apirilaren 3rako, Aberri Egunaren testuinguruan. Bianditzera ibilaldia egingo dute.
Martxa 08:45ean dira hastekoak Oiartzungo Done Eztebe plazatik. Ez gaude inoren zain, #gazteokindependentzia leloa hautatu dute egunerako.
Oarsoaldean bezala, Euskal Herriko beste hainbat eskualdeetan ere egingo dituzte antzeko tankerako ibilaldiak.