Ezberdin egin gaituen pandemiaren arrastoan
Urtebete da COVID-19a gurera heldu zela. Zein eragina izan duen, nola aldatu dituen ohiturak, eta txar guztiaren artean zer edozer positiborik izan ote duen jakin nahi izan du HITZA-k. Horretarako, Oarso eta Bidasoko herrietako herritar banarekin hitz egin du, eta erreportaje berezia osatu arlo ezberdinetan diharduten herritarrekin.
Urtebete da COVID-19a gurera heldu zela. Zein eragina izan duen, nola aldatu dituen ohiturak, eta txar guztiaren artean zer edozer positiborik izan ote duen jakin nahi izan du HITZA-k. Horretarako, Oarso eta Bidasoko herrietako herritar banarekin hitz egin du, eta erreportaje berezia osatu arlo ezberdinetan diharduten herritarrekin. Gorka Simon kirolari antxotarrak, Maria Telletxea bidaia agentzian lan egiten duen sanjuandarrak, Eneko Apaolaza ikasle errenteriarrak, Arantxa Egizurain irakasle sanpedrotarrak, Lur Korta ipuin kontalari oiartzuarrak, Enara Elizalde irakasle lezoarrak, Maite Martin estetizista trintxerpearrak, Fernando Arozena pentsiodun irundarrak, eta Malen Alkain sendagile hondarribiarrak kontatu dute nola aldatu dien bizitza pandemiak. Bederatziek itxaropen mezua ere utzi dute, txarrenean, onena ateratzea dagoela sinistuta daude gehienak, eta COVID-19ari ere atera diote irakurketa positiboa.
Erreportajea PDF formatuan irakurtzeko, sakatu hemen.