Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Portuko "jarduera desegokiak" bazter daitezela eskatu du Lezoko Badian Bizik

Mozioa aurkeztu du osteguneko udalbatzarrean azter dadin. "Urte asko dira, gehiegi, herritarrak portuak eragiten dituen kalteak pairatzen ari direla".

badian bizi epaiketa Hamarnaka lagun elkartu dira epaitegiaren aurrean.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2021/03/23

Lezoko Badian Bizi taldeak portuko “jarduera desegokiei” bukaera eman dakien eskatzeko mozioa aurkeztu du Lezoko Udalean. Osteguneko udalbatzarrean dira aztertzekoak mozioa herriko hamahiru zinegotziak. Taldekideen ustez, urte asko dira, “gehiegi gure ustez”, herritarrak “portuak eragiten dituen kalteak” jasaten ari direla. Mozioaren testuan, lau puntutan, Lezoko Badian Biziren eskaera zehatzak daude (behean daude, hitzez hitz), hautetsiek azter eta onar ditzaten.

Taldekideek portuak eragiten dituen kalteak zerrendatu dituzte: “Kutsadura akustiko neurrigabea, atmosferikoa, luminikoa, kea darion txatarra metatua, badiako uren kutsadura, trafiko astun arriskutsua, material oso kutsakorren zamaketa eta garraioa herriko errepideetan barrena…”.

Hala, herritarrek portuko jardueraren inguruko kexak jarri dituztela jakinarazi dute taldekideek, eta horren araberako espedienteak zabaldu direla: “Baina batek berak ere ez du herritarren bizi kalitatea hain larri kaltetzen duten jarduerak zuzentzerik edo eteterik lortu”. Horregatik, lezoarrak portuaren edo Algeposaren aurrean “babesgabe” gertatzen direla adierazi dute. Gainera, Portu Agintaritzak eta bertako enpresa askok euren araudiek eta legeek diotena betetzen ez dutela adierazi dute, “eta ez dago haien aurka egiteko modurik, jarduera lizentziarik gabe, hau da, baimenik gabe ari direlako gehienak”.

Lezoko Badian Bizik zehaztu du ez daudela portuaren jarduera ekonomikoaren aurka. Baina legeek diotena bete dadila eskatzen dutela nabarmendu dute.

Honakoak dira, hitzez hitz, mozioan jasotako lau puntuak:

  • Udalak Lezoko portuko eremuan diharduten enpresei jarduera lizentzia eskatzea eta gai horri behar bezalako jarraipena egitea.
  • Portuko eremuan diharduten enpresa guztiei Osasunaren Mundu Erakundeak gomendatzen dituen eta egun indarrean dauden lege eta araudiak zorrotz bete ditzaten exijitzea.
  • Aurreko eskakizun horiek bete arte zain egon gabe, premia handiz eta berehala zuzentzeko modukoak diren jarduera desegokiak zuzen ditzaten eskatzea portuan diharduten enpresei. Hala nola: zamaketa ordutegiak errespetatzea, zarata mugak errespetatzea, garabi dieselak berriz elektrikoez ordezkatzea eta itsasontzien argindar beharrak hartune elektrikoak ezarriz asetzea, euren motorrak itzaliz.
  • Azkenik, Lezoko Udalari zera eskatzen diogu: portuko jarduera desegokia arazo bat dela onar dezala, eta arazo horri irtenbidea emateko, goragoko erakundeetara jo dezala ahalik eta azkarren. Udala herritarrei zor zaie.

 

Erlazionatutako edukiaAmazoni ‘ez hemen, ez inon’ esateko bilduko dira Lezon
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.