[Bideoa] Euskara delako arnasguneen postalik ederrena
Pasa den astean jarri zuten martxan 'Arnasa gara' kanpaina, arnasguneak aintzatetsi eta hizkuntza ohiturei buruz kontzientziatzeko.
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak antolatu dute Arnasa Gara kanpaina. Helburua da euskararen arnasguneetan —Oiartzun, adibidez— dauden hizkuntza ohiturei garrantziaz ohartaraztea.
Horretarako, zortzi bideo labur grabatu dituzte, eta beste horrenbeste elkarrizketa egingo dituzte. Lehenengo bideoaren izena Euskara da postalik ederrena da, eta lehen elkarrizketatua, berriz, Antton Telleria.