Kirol jarduerak antolatzeko diru laguntza eska daiteke
Gaur hasi eta ekainaren 30era arte, 2021ean kirol jarduerak antolatu edo antolatuko dituzten elkarteek eska daitezke. 10.000 euro banatuko dituzte.
Gaur hasi eta ekainaren 30era arte izango da kirol jarduerak antolatzeko diru laguntzak eskatzeko epea.
Oiartzungo Udalak 10.000 euro bideratuko ditu kirol jarduerak laguntzeko. Helburua irabazi asmorik gabe herrian kirola sustatzea da.
Diru laguntza deialdia udalaren webguneko iragarki taulan ikus daiteke.