Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
PolitikaUdala

Euskara sustatzeko 72.000 euro bideratzea onartu du plenoak

Gai guztiak aho batez onartu zituzten. Orio Txoko Txiki higiezin agentziarekin zegoen auzia bukatu dela jakinarazi zuten, udalaren alde.

plenoa oiartzun martxoa 2021 Atzoko plenoko irudia.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/03/25

Atzo arratsean egin zuten martxoari dagokion plenoa. Bozketa behar izan zuten puntu guztiak aho batez onartu zituzten EH Bilduren eta EAJren talde politikoek.

Jakinarazpen bat izan zen plenoko lehen puntu potoloena. Udalak eta Orio Txoko Txiki higiezin agentziak zuten auzia bukatu da. Orio Txoko Txikiren jabetzako eremu baten desjabetzeak eragin zuen auzibidea. Udalak landa lur gisa baloratu eta zegokion prezioan ordaindu zuen. Enpresak, berriz, lur urbanizagarri gisa baloratu eta ordaintzea nahi zuen.

Epaitegiek Oiartzungo Udalari eman diote arrazoia, eta sententzia eta errekurtsoen bidea egin du gaiak. Auzitegiak, oraingoan, ez du onartu enpresak jarritako kasazio errekurtsoa, eta auziaren bidea bukatu da.

Jexux Leonet alkateak zorionak eman zizkien udalaren zerbitzu juridikoei. “Prozesu luzea eta presio handikoa izan da hau. Lan txukuna egin da eta horregatik, sententzia Udalaren aldekoa izan da”, esan zuen Leonetek.

Diru laguntzak eta hitzarmena

Xorrola herri barruko autobus zerbitzua Gipuzkoako garraio publikoaren tarifa bakarrean egon dadin Gipuzkoako Garraio Agintaritzarekin hitzarmen berria onartu zuten beste puntu batean.

Horrez gain, Oiartzungo Udalak 72.000 euro bideratuko ditu euskara sustatzen duten jardueretarako. Horietako bat da Hitz Hots elkartea, Oiartzun Irratia kudeatzen duena. 54.700 euro jasoko ditu.

Migratzaileei laguntza

Eskari galderetan, EAJk migratzaileei buruzko eskaera egin zuen. Zehazki, haiek laguntzeko Oiartzunen jar daitezkeen baliabideak aztertzea eskatu zuen Janire Mitxelena zinegotzi jeltzaleak.

Migratzaileei ematen zaien laguntza Eusko Jaurlaritzak eta Gurutze Gorriak kudeatzen dituztela onartu zuen Mitxelenak, eta oraindik ez direla jarri gaineratu zuen. “Gaiari heltzea nahi dugu, harremanetan jarriko balira”, esan zuen.

Leonetek erantzun zion udala prest dagoela gaia lantzeko. “Duela bi urte Eusko Jaurlaritza udalarekin harremanetan jarri zen, migratzaileei laguntzeko baliabideen inguruan galdetuz. Udalak egin zuen bere ekarpena”, zehaztu zuen alkateak.

EH Bilduko zein EAJko ordezkariek nabarmendu zuten Oiartzun herri “solidarioa” dela.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.