Oiartzuerazko hitzarekin memeak 'aixa' egiteko astea da
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen hirugarren proposamena 'aixa' hitza da. Edukiak sare sozialetan partekatzera deitu dute.
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak oiartzuerazko hitzak sustatzeko abian jarritako dinamika hirugarren astean sartu da.
Aste honetako proposamena aixa hitza da, erraza-ren sinonimoa.
Facebooken eta Instagramen meme edo irudiak partekatzera animatu dute. #hitzaoiartzueraz eta #aixa traolak jartzeko eskatu dute.