Txostek joko garbiko finala jokatuko du larunbatean
Zubieta 1 taldearen kontra jokatuko dute finala, arerioaren etxean. Larunbat arratsaldean izango da, ikuslerik gabe.
Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako joko garbiko finala larunbatean —hilak 27— jokatuko dute Txotek eta Zubieta 1 taldeek. Zubietako kantxan jokatuko dute, 17:00etan hasita.
Pasa den denboraldiko finala errepikatuko da, beraz. 2019-2020 denboraldiko finala atzeratu egin behar izan zen, COVD-19agatik. Aurtengo denboraldia ere gorabeheratsua izan da, baina azkenean finala jokatuko da, publikorik gabe bada ere.
