Antxoko Ibaiondo kantinak gaur zabalduko ditu ateak
Gaur arratsaldean aterako dituzte terrazara lehen mahaiak, antxotarrekin harremanetan hasteko. Bihar, jazzaren erritmora ekingo diote egunari.
Antxoko Ibaiondo kantinak gaur arratsaldean zabalduko ditu ateak tarte batez, antxotarrekin lehen harremana eginez. Jabeek adierazi dute “gogoz eta kementsu” ekingo diotela ostalaritza establezimenduaren nahiz alboan dagoen pilotalekuaren kudeaketari -ustiapenaren esleipenak lotuta baitaude-.
Bihar, larunbata, eguraldia lagun, jazz talde bat ekarriko dute antxotarrek frontoiaren kanpoaldera, asteburua girotu eta negozio berriari ongi etorria emateko, indarrean dauden osasun eta segurtasun neurriei jarraiki, betiere.
Pasaiako Udalak joan den urteko udan atera zuen lehiaketara kantina; kontratuaren iraupena urtebetekoa da, baina hiru luzapen eskaera egin ahal izango dituzte egungo jabeek.