
'Zientziaren izarrak' liburua argitaratu berri du Egoitz Etxebeste biologo eta 'Elhuyar' aldizkariko erredakzio arduradunak. Historian ukatu dieten lekua eman die emakume zientzialariei.

Igogailu berri baten proiektua martxan du udalak. Gaur eman du horren berri, eta zehazki, Beraun auzoan kokatuko du, Mauricio Ravel, Aita Donostia, eta Juan Crisostomo Arriaga kaleak lotuko ditu, eremua irisgarriagoa egiteko herritarrentzat.

19:00etan izango da elkarretaratzea Agirre Lehendakariaren plazan, apirilaren 7an, asteazkena.

Denboraldi hasieran ez zieten bazkideei inolako ekarpenik eskatu. Orain, finantzazio iturriak itxi direla ikustean, gutuna bidali diete.

San Pedroko test estropada egingo dute bihar arratsaldean eta igandean Gipuzkoako Batel Ligako jardunaldia. Zaleei ez bertaratzeko eskatu diete.

Kiratsa, zarata, airearen kalitatean eragina... askotarikoa da Papresa lantegiak sortzen duen kutsadura, eta ez gutxiago, batez ere inguruan bizi diren bizilagunei eragiten dizkien ondorio kaltegarriak Eguzkik salatu duenez.

Korrika guztiei errepasoa eginez gero, ia denetan aurkituko dugu Matu, korrikalari gisa, antolakuntzan edo azken urteetan, furgonetan. Mantenu zereginaz arduratzen da, ez baita "lana" berarentzat

Hiru mozio aztertu zituzten atzoko udalbatzarrean. Amazonen ezarpenaren kontrako ahobatezko jarrera azaldu zuten zinegotziek.

‘Salda badago!’ liburua ondu du Emagin ikerketa taldeak. Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak ditu ardatz; parte hartu zutenekin memoria kritikoa osatu dute, besteak beste.

Labiren mahai politikoak gaur arratsaldean erabaki dezake 400dik gorako tasa duten udalerrietan neurri murriztaile gehiago ezartzea.

Gaur arratsaldean aterako dituzte terrazara lehen mahaiak, antxotarrekin harremanetan hasteko. Bihar, jazzaren erritmora ekingo diote egunari.

Euskal Herria plazan abiatuko dute ibilaldia, 11:00etan hasita. Zuhaitzen Lagunak taldeak erabaki du txangoa egitea, herriko zuhaitzei balioa emateko.

Oposizioko alderdiak salatu du ebazpena onartu zenetik bost hilabete igaro direnean mezu elektroniko bat besterik ez duela bidali diputatuak gaiari heltzeko.

Lezotik 700 kilometro baino gehiagora egotetik, 264ra egongo da euskal preso lezoarra. 30 urteko zigorra betetzen ari da.

Errenteria Hiria Saria egingo dute igandean, Laguntasuna Txirrindulari elkartean antolatuta, eta horren harira trafiko aldaketak egingo dituzte.

Soinuenea eta Abaraxka udal ludotekak elkarlanean kontzertu didaktikoa antolatu dute bihar, parrokian. Izena eman behar da.

Klima aldaketaren kontrako keinu sinbolikoa egingo dute bihar 20:30etatik 21:30era bitartean: Planetaren ordua.

Eskualdean lan asistentzialetan ari diren emakume langileen testigantzak bildu ditu Oarsoaldeko Itaiak. Lehena pasaitarra da.

Itsas Kultur Faktoria zabalik egongo da goizez apirilaren 1etik 4ra. Aurretik erreserba egin beharko dute bisitariek bertaratu ahal izateko.

Bi doinu aukeratu dituzte Jose Ignacio Ansorenaren Minerren Zamalbidekoa, eta Marcelino Galatas Real de Asuaren Zezen laioa.