San Pedroko egoitzako langilea: "Robotak balira bezala tratatzen ditugu"

Eskualdean lan asistentzialetan ari diren emakume langileen testigantzak bildu ditu Oarsoaldeko Itaiak. Lehena pasaitarra da.

Oarsoaldeko Itaiak eskualdean lan asistentzialetan ari diren emakume langileen testigantzak bildu ditu: “Eskualdeko egoera eskuetan hartu eta ezagutzera eman nahi dugu. Lan hauek lan feminizatuak dira eta asko eta asko baldintza duinak lortzera bidean borrokan ari dira”.

Lehen elkarrizketa argitara atera berri dute, eta San Pedroko Zaharren Egoitzako langile den emakume batek hartu du testigua. Leo erizain eta geriatra laguntzailea da eta hamabi urte daramatza egoiliarrak zaintzen.
 
Zaintzaileen egoera salatu du: “Ez dira egoiliarrak era duinean zaintzeko baldintza egokiak betetzen, denbora falta zaigu. Robotak balira bezala tratatzen ditugu”. Elkarrizketa osorik irakur daiteke esteka honetan klik eginez.
 
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.