Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Denak Amazonen kontra, eta gero bakoitza berearen alde Lezoko udalbatzarrean

Hiru mozio aztertu zituzten atzoko udalbatzarrean. Amazonen ezarpenaren kontrako ahobatezko jarrera azaldu zuten zinegotziek.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2021/03/26

Martxoko osoko ohiko bilkura egin zuten atzo Lezoko Udaleko zinegotziek. Landu zituzten bederatzi aztergaien artean, hiru mozio izan ziren. Horietatik bat hainbat eragilek Amazonen ezarpenaren kontra (Oiartzungo Lanbarrenen zabaldu nahi dute egoitza) aurkeztutakoa izan zen, eta ahobatez onartu egin zuten hamahiru zinegotziek. Horri lotuta, protesta elkarretaratzea egin zuten udaletxearen aurrean hainbat herritarrek, Amazon ez hemen ez inon lelopean.

Atzoko udalbatzarrean zinegotziek zein kontu hartzailea soilik parte hartu zuten. COVID-19aren osasun segurtasun neurrien aitzakiarekin, ezin izan zuten bertan izan mozioak aurkeztu zituztenak euren tesiak defendatzeko. Prentsak ere ez zuen udaletxeko areto nagusian sartzeko aukerarik izan.

Eguneko beste mozioetako bat Lezoko Badian Bizik aurkeztutakoa izan zen. Laburrean, mozioaren funtsa zen udalak portuari eta dagokien erakundeei eskatzea “jarduera desegokiak” bazter ditzatela, eta ezarritako legediak bete daitezela, horiek herritarren kalterako direlakoan batez ere kutsaduraren (era guztietakoa) esparrutik begiratuta. Mozio horren aurrean, gobernu taldeak beste mozio bat aurkeztu zuen; hasiera batean alkatearen asmoa zen euren mozioa bozkatzea lehenengo, Lezoko Badian Bizirena indargabetuz Baina EH Bilduko hautetsien eskaerei jarraituz, alkateak azkenean erabaki zuen herritarren mozioa bozkatzeko baimena ematea (EAJko eta PSE-EEko zinegotzien kontrako zazpi boto, EH Bilduren aldeko sei), eta ondoren gobernu taldearena (gobernu taldeko kideen partetik zazpi baiezko, EH Bilduren sei ezezko). Beraz, gobernu taldearen kontraproposamena izan zen aurrera atera zena.

EAJk eta PSE-EEk adostutako, eta aurrera atera zen mozio alternatiboaren testuan jasota dago Lezoko Udalak azterlana egingo duela portuari edo bertako enpresei euren jardunaren gaineko ardurak eskatzerakoan zein eskumen duen jakiteko; Portuko Agintaritzak zentzu bereko txostena eskatu omen dio Espainiako Estatuko Abokatutza Nagusiari. Gainera, portuari nahiz bertan egoitza duten enpresei “indarrean dagoen araudia bete dezala eskatzen jarraituko” duela onartu zuten atzoko mozioarekin, eta aldi berean araudiak betetzeko “beharrezko neurriak” har ditzala “berehala” eskatuko dio: “Bestalde, udalak jarraituko du herritarrek portuko jarduerei buruz dituzten kezkak enpresei helarazten”.

Finean, gobernu taldearen mozio alternatiboa eta Lezoko Badian Bizirenak alderatzen badira, lehenaren eskaera sortaren asmo eta helburuak askoz lausogoak direla esan daiteke.

Eguneko hirugarren eta azken mozioa PSE-EEk aurkeztutakoa izan zen. Lezoko kale izendegian emakumeen presentzia urria delako, kale edo plaza berriak egiten direnean emakumeen izenak jartzeko eskaera zen. Aurrera atera zen mozioa gobernukideen oniritziarekin, eta EH Bilduren abstentzioarekin. Koalizioko kideek euren jarrera argudiatu dute: “Ongi dago kale izendegian ere kontuan har daitezela emakumeen izenak, berdintasunaren bidean. Baina marketin kanpaina antzekoa iruditu zaigu mozioa. Izan ere, 2019ko aurrekontuetan erdira jaitsi zen Berdintasun Sailaren aurrekontua, eta horrek oraindik igoerarik gabe darrai. Berdintasunaren aldeko borrokak baliabideak behar ditu, eta udalari dagokionez, baliabide horiek udal aurrekontuetan islada izan behar dute”.

Erlazionatutako edukiaHiru mozio aztertuko dituzte Lezoko udalbatzarreanAmazoni ‘ez hemen, ez inon’ esateko bilduko dira LezonPortuko “jarduera desegokiak” bazter daitezela eskatu du Lezoko Badian BizikLezoko kaleetan emakumeen izen gehiago nahi ditu PSE-EEk
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.