Errenteria Hiria saria egingo dute igandean
Errenteria Hiria Saria egingo dute igandean, Laguntasuna Txirrindulari elkartean antolatuta, eta horren harira trafiko aldaketak egingo dituzte.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2013/03/Ganador-2.jpg)
Errenteria Hiria Saria egingo dute igandean, Laguntasuna Txirrindulari elkartean antolatuta, eta horren harira trafiko aldaketak egingo dituzte. Txirrindulari probak XXXV. ekitaldia izango du. 16:00etatik 19:30era trafikoa puntualki eten egingo dute Castilla la Manchako biribilgunetik (Renfe), Lartzabalgo biribilguneraino. Mozketa luzeenak Galiziako biribilgunetik Matxaingo biribilgunera 16:00etatik 16:30era eta 18:00etatik 19:00etara izango dira. Gainerako mozketak, laburragoak izango dira. Hemen kontsulta daitezke mozketa guztiak, baita garraio publikoarengan izango duen eragina ere.