Mozteko arriskuan dauden zuhaitzak ezagutzeko txangoa, igandean
Euskal Herria plazan abiatuko dute ibilaldia, 11:00etan hasita. Zuhaitzen Lagunak taldeak erabaki du txangoa egitea, herriko zuhaitzei balioa emateko.
Igandean (hilak 28), 11:00etan eta Euskal Herria plazan hasita, Lezon mozteko arriskuan dauden zuhaitzak ezagutzeko txangoa egingo dute. Zuhaitzen Lagunak taldeak antolatu du jarduera.
Euskal Herria plazaren inguruan 21 platanondo kimatzeko eta mozteko hautua egina du udalak; lan horiek geldiarazi zituzten. Handik hasiko da txangoa. Bertatik herriko beste hainbat txokotara joango dira herriko zuhaitzak ezagutzeko, eta horiek duten garrantziaz jabetzeko.