[Galeria] Euskaltegia kalera atera dute, beharrezkoak direla erakusteko
'Bultza euskaltegiak! Bultza euskara!' lelopean, Errenteria-Oreretako zumardian elkartu ziren Oarsoaldeko AEKren lau euskaltegiak.
Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! lelopean, AEKren Oarsoaldeko lau euskaltegietako kideak Errenteria-Oreretako Gamon Zumardian elkartu ziren atzo eguerdian. Euskaltegiak euskalduntze prozesuan “ezinbesteko” direla aldarrikatu zuten.
Jon Martin bertsolari oiartzuarra, Ilargi Arrizabalaga abeslari lezoarra eta Gorka Cobos grafittigile oreretarra gonbidatu zituzten ekitaldian parte hartzera. Saioa Ballesteros Egiazabal Oarsoaldeko AEK-ko zuzendariak irakurri zuen euskaltegi koordinakundearen mezua.
Aurten egin ezin izango den 22. Korrika izan zuten buruan han elkartutakoek. Lasterketa atzeratu behar izan duten arren, euskararen lekukoa modu sin bolikoan atera zuten atzoko egunarekin, bai Errenteria-Oreretako Gamon Zumardian, baita gainontzeko plazetan ere. Hitz eman dute 2022an Korrika aterako dela Euskal Herria zeharkatzera.
Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! iniziatibaren barruan ekarpen ekonomikoa egitera animatu dute.