Ostegunean irekiko dute Oiartzungo Turismo Bulegoa
Apirilaren 1etik 11ra bitartean irekita egongo da Fermiñeneko bulegoa. Bertakoei zein Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik datozenei emango die zerbitzu.
Oiartzungo Turismo Bulegoa ostegunean —apirilak 1— irekiko dute, eta apirilaren 11ra egongo da irekita. Aste Santuko oporraldian Oiartzun eta inguruak ezagutarazteko lana izango dute.
Momentuz, oiartzuarrei zein Araba, Bizkai eta Gipuzkoako bisitariei emango die zerbitzu. Ordutegi hau izango du turismo bulegoak:
- Apirilaren 1etik 5era, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
- Apirilaren 6tik 10era 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
- Apirilaren 11n, goizez, 09:00etatik 14:00etara.
Informazioa behar izanez gero, 943 50 89 13 telefono zenbakira dei daiteke egun horietan, edo e-posta bidez idatzi.