Larunbatean Bianditzera joateko deia egin du Ernaik
Gazte antolakundeak mendi martxa batekin egingo ditu Aberri Eguneko aldarrikapenak. Oiartzungo plazan geldituko dira.
Ernaiko kideak Oiartzungo plazan. Bertan geratu dira igandean. Ernaik mendi martxa egingo du datorren larunbatean —apirilak 3—, Aberri Egunaren bezperan. Bianditzera joango dira, eta lehenago —08:45ean— Done Eztebe plazan elkartuko dira, abiapuntura arte autobusean joateko.
Izena emateko zerrenda Oiartzungo Kastro tabernan dago. Bestela, Ernaiko kideekin jar daiteke harremanetan, sare sozialen bitartez.
