Ttur-ttur Oiartzuarren Baitan-erako lan poltsa osatzen ari da
Maiatzaren 16ra arte bidal daiteke curriculuma. Hainbat baldintza bete beharko dituzte, guztiak euskararen ezagutza edo lanketarekin lotutakoak
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak Oiartzuarren Baitan egitasmoa martxan dauka. Herriko ahozko ondarea lantzen dute, eta bertan aritzeko lan poltsa osatzen ari dira. Hainbat baldintza bete beharko dituzte bertan lan egin nahi dutenek. Honakoak dira.
-
Oiartzuarra izatea eta hizkera ezagutzea.
-
Euskal filologian / Euskal ikasketetan graduatua izatea. Edo, gutxienez, hizkuntzarekin lotura duen graduren bat edukitzea: beste filologiaren bat, hizkuntzalaritza.
-
EGA agiria (C1 maila) izatea.
-
Euskararen normalizazioan lan egin izana (langile moduan edo militante gisa).
Lan poltsan sartzeko interesa dutenek maiatzaren 16ra arte bidal ditzakete beren curriculumak. Horretarako, Oiartzuarren Baitan-en helbide elektronikora idatzi beharko da.
Galdera edo zalantzak izanez gero, bertara idatz daiteke, edo 943 26 01 82 telefono zenbakira deitu.