Oiartzuerazko hitzarekin memea 'auro' egiteko eskatu dute
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen erronka bosgarren astean sartu da. Oporrak dituzten ikasleek agudo egin ditzakete irudiak.
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak egin du aste honetarako oiartzuerazko hitzaren proposamena —bosgarrena da—: auro hitzarekin irudiak eta memeak partekatzera deitu dute.
Ohi bezala, Instagram eta Facebooken partekatzera deitu dute, #hitzaoiartzueraz traolarekin batera #auro erantsita. Ttur-ttur etiketatzera ere gonbidatu dute. Auro, berandu baino lehen.