Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Galeria] Herriak ulertzeko entzun eta irakurri egin behar delako

'Errenteria 700 Ahotsak. Herri bat ulertzeko elkarrizketak' liburua aurkeztu dute gaur. Oarso Bidasoko Hitzak eta Errenteriako Udalak elkarlanean ondu dute.

errenteria 700 ahotsak Etxebeste, Otaegi, Ribero, Uria, Barroso, Zabala eta Zarate, gaurko ekitaldian.
Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2021/03/31

Pasa den urtea ezohikoa izan zen, pandemiagatik. Errenteria-Oreretan are ezohikoagoa egoera horretan ospatu behar izan duelako hiribildu izaera jaso izanaren 700. urteurrena.

Errenteriako Udalak, hala ere, Errenteria 700 urteurren iniziatibaren barruan, hainbat ekitaldi antolatu ditu, eta herriko eragileekin elkarlanean aritu da urteurrena ahal den hoberen ospatzeko.

Oarso Bidasoko Hitza izan da udalaren ekimenarekin bat egin duen eragileetako bat. Horrela, iazko maiatzaren 1etik aurtengo urtarrilaren 8ra bitartean, hamasei elkarrizketa kaleratu ditu, 24 pertsonari egindakoak.

Horren emaitza izan da Errenteria 700 Ahotsak. Herri bat ulertzeko elkarrizketak liburua, hiru zatitan banatutakoa: iraganean, orainean eta etorkizunean. Gaur aurkeztu dute, Niessenen. Udal eraikinetan eskuratu ahal izango da, eta apirilaren 6tik aurrera, webgune honetatik deskargatu.

“Sare bat”

Urko Etxebeste Oarso Bidasoko zuzendariak azaldu duenez, elkarrizketatu bakoitzak bere esparrutik egin dio ekarpena liburuari. Errenteria-Oreretaren benetako errealitatea islatzeko 40.000 elkarrizketa egin beharko liratekeela esan du, biztanle bakoitzeko bat. “Erakusten dute herria bizirik dagoela, eta bizirik jarraituko duela”.

Hala ere, hamasei elkarrizketa horiek hiriaren argazki orokorra sinbolizatzen dutela uste du. Etxebestek, pasaitarra izan arren, “inbidia” eta “harrotasuna” sentitzen du Errenteria-Oreretarekiko.

Bere ondoren, Aizpea Otaegi alkateak hartu du hitza. Gogorarazi du 700. urteurrena “aldrebesa” izan dela, baina Errenteria-Oreretak erakutsi duela egokitzeko gaitasuna. Horren adibide dira programatutako ekitaldietatik harago beste jarduera batzuk inprobisatu ahal izatea. “Garena ospatzeko gogoa genuen”, esan du, “harro egoteko moduko herria baitugu”.

Gogorarazi du herri instalazio artistiko batekin bukatu direla ospakizunak, eta gaurkoa, berez, dela zazpi mendeak biribildu dituen ekitaldia.

Oarso Bidasoko Hitzarentzako esker oneko hitzak izan ditu alkateak. “Zorteko gara Hitza bezalako hedabide bat izatearekin, Errenteria modu sakonean ezagutzen duena. Kalitatezko informazioa ematen dute egunero, eta euskaraz”, zehaztu du Otaegik.

Errenteria 700 Ahotsak. Herri bat ulertzeko elkarrizketak liburuari dagokionez, elkarrizketa bakoitza “perla” moduan definitu ditu, eta guztiek paperezko “altxorra” osatzen dutela.

Uste du denborarekin garrantzia handiagoa lortuko duela, eta ondare bezala geratuko dela.

Egilea eta protagonistak

Jarraian, liburuko elkarrizketen egilearen txanda izan da. Ikerne Zaratek banan-banan eskertu ditu elkarrizketatuak izateko prest izan direnak 24 lagunak, bakoitzaren esparruari dagozkion baloreak aintzatetsiz. “Mila esker bihotzak irekitzeagatik”, esan die.

Ondoren, elkarrizketatuetako lauri galdera bana egin die. Rosi Ribero 1960ko hamarkadan etorri zen Errenteria-Oreretara bizitzea, eta bere haurtzaroa gogorarazi du. Ongietorria sentitu izanaz gain, eskerrak eman dizkie bere gurasoei hirira etortzeagatik.

Naroa Zabala LGTBI Mahaiko kidea da, eta iraganari zein etorkizunari begirada eman die. Gaztea da, baina kontatu diote 1979an Francis trabestia hil zutenean nola hurrengo egunean herri osoa atera zela kalera, eta LGTBI komunitatekoek esan zutela ez zirela ezkutatuko. Eta esaldi hori iparrorratz hartuta, lanean jarraitu beharko dutela.

Joxe Mari Uria Duintasuna pentsionisten mugimenduko kideak, berriz, esan du 65 urtetik gorako pertsonak gaizki tratatuta daudela politika estrukturalengatik. Horrez gain, gizartean pedagogia egin behar dela esan du, adinkeria gainditzeko. “Arrazakeria bezalakoa da adinkeria. Pobreak eta bakarrik daudenak bakarrik matxakatzen ditu”.

Azkenik, Nora Barroso Oarsoirriak taldeko kideak adierazi du haurrak kontuan hartu behar direla, ezin direla gizartetik aparte utzi. Izan ere, beretzat haurrei beren iritzia galdetzea “iraultzailea” da.

Ekitaldia bukatzeko, Urko Etxebestek hartu du berriro hitza, eta ziurtatu du Oarso Bidasoko Hitzak jarraituko duela Errenteria-Oreretako 40.000 biztanleen hitza jasotzen eta anplifikatzen. Oraintxe bezala.

Errenteria 700 Ahotsak
Errenteria 700 Ahotsak
Errenteria 700 Ahotsak
Errenteria 700 Ahotsak
Errenteria 700 Ahotsak
Errenteria 700 Ahotsak
Errenteria 700 Ahotsak
Errenteria 700 Ahotsak
Errenteria 700 Ahotsak
Errenteria 700 Ahotsak
Errenteria 700 Ahotsak
Errenteria 700 Ahotsak
Errenteria 700 Ahotsak
Errenteria 700 Ahotsak
Errenteria 700 Ahotsak
Errenteria 700 Ahotsak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.