Zinegoak-en film laburrak ikusteko aukera, igandera arte
Pasa den ostiraleko film laburren emanaldiaren ondoren, Oiartzungo Udalak aukera eman du LGTBIQ+ zinema jaialdiko filmak ikusteko.
Oiartzungo Udalak, martxoko jardunaldi feministen barruan, Zinegoak-en emandako hainbat film labur eman zituen pasa den ostiralean.
Bertara joateko aukerarik izan ez zuenak etxetik ikus ditzake filmak. Horretarako, galdetegi hau bete beharko da, eta bertatik ikusi beharko da.