Gaur arratsaldeko lehen orduan Osakidetza eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak martxan jarri duten baheketa masiboaren gainean mintzatu da HITZArekin Aizpea Otaegi alkatea.
Bi herrietako tasak 400dik gorakoak izatera pasa dira, beraz, Osasun Saila horien itxiera nahiz ostalaritzarako muga gehiago ezarriko ditu.
Gaur 08:30ean zabaldu dute PCR proba horiek egiteko hitzordua eskatzeko epea, eta hogei minutuan agortu dira hiru egunerako aurreikusita zituzten zitak. Agenda berria zabaldu dute.
Martxoaren 14tik atzora arte Zumardian, Diputazio Plazan eta horien inguruan dauden tabernetara joan direnak deitu dituzte PCR probak egitera.
Herritarrei elkar zaintzeko eta norbere burua zaintzeko eskatu die. Bihar izango dira indarrean COVID-19aren gaineko neurri murriztaileak herrian.
Apirilean eta maiatzean asteazkenero bisitatu ahalko dute interesdunek eraikina. Aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa dela gogoratu du udalak.